XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenez, egun batean, Herkules izena zuan erraldoi batek ill zuan arranoa, urrezko azkon batekin; eta Prometeo'k bere burua aske ikusi zuan.

DIK ETA ERRALDOYA (Iparralde errietako ipuiña)

Egun guztian kantuan igaro oi zuan Dik'ek.

Kantuan eta leku batetik bestera ariñiketan.

Basoa geyen atsegin zitzayon, eta ez zion iñori iñoiz kalterik egiten.

Igande goiz batean, erraldoy bat ikusi zuan basoan, eta beriala igerri zion bera arrapatu nai zuala.

Dik, zugatz aundi baten atzean ezkutatu zan baña erraldoyak ikusi zuan eta arrapatu ere bai.

Eta buruz bera, ankatxuetatik txintxilika bere etxera eraman zuan.

Dik'eri, odol guztiak burura jo zioten eta ez zekian ez nor zan bera, ez nun zegoan.

Erraldoyak, burnizko ariakiñ egindako kartzela baten sartu zuan eta jatekoa ipiñi zion ontzi batean.

Biaramon goizean erraldoyak amorru aundia artu zuan Dik'ek ezer ez zuala jan ikusi zuanean, eta kartzelatik atera, ta gogorkeri aundiz aoa irekiazi ta jatekoa sartu zion.

¡Dik gixajoa itto ez zanean!